Zuretzat txartel birtual bat dugu, interesatzen zaizkizun eta gustuko dituzun gauzak zurekin partekatzeko helburuarekin.
kattagorria.com webgunean eskaera bat egiten duzunean, gure txartel birtuala izango duzu. Zure erosketekin puntuak pilatu ahal izango dituzu, eta kideentzako soilik diren deskontu eta promozioez baliatu.
Oso modu errazean funtzionatzen du:
- Gure dendetan, fisikoan zein online, izena eman baduzu, zure saria gozatu ahal izango duzu sortu den tokia edozein dela ere.
- Zure erosketetan gastatutako 20€ bakoitzeko puntu bat lortuko duzu. 10 puntu pilatzen dituzunean, 5€-ko DESKONTU kupoi bat oparituko dizugu zure hurrengo erosketarako.
- Kupoi hau 30€-tik gorako erosketetan erabili ahal izango da, eta 30 egun naturaleko balioa izango du gehienez.
- Berriak kontatu nahi dizkizugu eta informatua mantendu. Horregatik, oso garrantzitsua da komunikazio komertziala onartzea. Horrela, lehenengo pertsona izango zara deskontuen, kolekzio berrien, sare sozialetako argitalpenen eta kontatu nahi dizkizugun beste berrien berri izaten.
Jakin nahi ditugun beste gauza batzuk:
- Goian aipatutako arauak betetzen ez badira, KATTAGORRIAk txartelaren onurak kentzeko eskubidea izango du.
- Puntuak eurotan trukatzeko bihurketa KATTAGORRIAren irizpidearen arabera aldatu izan daiteke.
- Webgune honen bidez jasotako datuak gure bezeroen datu-basearen parte izango dira, eta gure promozio, zerbitzu eta produktuen berri emateko erabiliko dira.
- Nahi izanez gero, baja eskatu dezakezu info@kattagorria.com helbidera mezu bat bidaliz..